XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ixil. eta Maiond. Sapiéntiam Mezakoak, 741 orr.
IRAILLAREN 27'GARRENEANDiokleziano'ren egunetan il zituten Kristo siñesteagatik.
Anai ote ziran ere uste dute.
Zilizian jaioak, biak mediku, batez ere beartsuak sendatzen jarduten zuten, utsaren orde.
Era berean animak sendatzen ere ari oi ziran.
Zilizian il zituten, eta aien gorpuzkondoak Erroma'ra ekarri.
Forum zalako paganoen Eliza, kristau-Eliz biurturik, an eortzi zituten, aien izena emanik.
Txandako Eliza gertatzen da Garizumako irugarren asteko ostegunean.
Aien izenak Sagaraldian aipatzen dira.
MEZAGoretsi bezate erriek santuen zentzua, ta batzarreak iragar beza aien aipua; aien izenak menderen mende iraungo dute.
Ps Egizute poz-jauzi, Jaunagan zintzoak; zuzeneri dagokie gorestea.
Aintza.
Arren, Jainko guzialtsu, Kosma ta Damian Martiri santuen eguna ospatzen dugun ezkero, aien bitartez, gaiñean ditugun gaitzetatik atera gaitezela.
J. K. G. J..
2'garren Otoitza A cunctis, 697 orr.
3'garrena: Apaizak aukeran.
Irakurgai: Justi autem, 740 orr.
Zurub. Zintzoak oiu egin dute ta Jaunak entzun ditu; naigabe guzietatik atera ditu.
Ondoan dute Jauna, naigabetan daudenak: barrena goibel dutenak alaituko ditu.
Aleluia, aleluia.
Au da egizko anaitasuna; onek garaitu du munduaren gaiztakeria; Kristo'ri segi joan da, zeruko erria artzera.
Aleluia.
Berri Ona: Descéndens Jesus, 740 orr.